San Frantzisko komentu zaharra zegoen tokia, tradizioz, gertakari paranormalen foku bat izan da. Gertakari paranormal horiek egun komentuaren orubea okupatzen duten eraikinetan bizi eta lan egin duten pertsonen logika hautsi dute. Hala ere, espazio horri lotutako mamuen istorioak oso zaharrak dira, komentua bera bezain zaharrak, eta XIII. mendetik dugu haien berri. Enrique Echazarra idazle eta ikertzailearen eta Isabel Mellen filosofo eta artearen historialariaren eskutik, Gasteizko misterioaren epizentroaren inguruan ibilbide bat proposatzen dizuegu, komentu honen historia ezagutzeko inguruan jazo diren fenomeno arraroen ildotik. Historiak eta kondairek bat egiten dute San Frantziskoko komentu zaharraren aurpegirik fantasmalena erakusteko.