Jokabide Kodea

TARTALOk persona guztiek ekitaldia inongo jazarpenik gabe bizi dezaten bermatzeko konpromezua hartzen du, genero, identitate- eta genero-adierazpen, adin, orientazio sexual, desgaitasun, itxura fisiko, gorputz-tamainu, arraza, etnia, erlijio (edo honen gabezia) edo teknologia aukerak edozein direlarik ere. Ez dugu ekitaldiaren parte-hartzaileekiko inongo jazarpenik onartzen.

Jazarpenak genero, identitate- eta genero-adierazpen, adin, orientazio sexual, desgaitasun, itxura fisiko, gorputz-tamainu, arraza, etnia, erligio eta teknologia aukerei buruzko komentario iraingarriak; nahitako beldurrarazteak; jazarpena edo grabaketa; hitzaldi edo bestelako ekitaldien etenaldi jarraitua eta desiratu gabeko atentzio sexuala  hartzen ditu. Parte-hartzaileek jarrera jazarlea berehala eten beharko dute hala eskatuz gero. Babesle eta hizlariak ere jazarpenaren aurkako politika honen mende daude.

Jazartua bazara, beste norbait jazartzen ari direla konturatzen bazara, edo beste edozein ardura baduzu, jarri berehala harremanetan ekitaldiko langileren batekin. Ekitaldiarekin lotura duen edozein gertakari helarazteko, jarri kontaktuan gure taldearekin hevenday@tartalogasteiz.com helbidean.

TARTALOren ekitaldi taldeak gogo onez lagunduko ditu jazarriak diren edo seguru sentitzen ez diren parte-hartzaileak beharrezko kanpo- edo barne-agenteekin harremanetan jartzen. Taldearekin harremanetan jarri hevenday@tartalogasteiz.com helbidean.

Aintzat hartzen dugu zure bertaratzea.

Parte-hartzaile, hizlari eta babesleek arau hauek ekitaldi osoan zehar jarraitzea espero dugu.

Dokumentu honek codeofconduct.com du oinarri, Creative Commons Attribution 3.0 Unported License lizentziarekin.