Mahaiko rola

The Dee Sanction: “La Banshee de Southaven”

VALINOR – Pintor Tomás Alfaro, 13

Azaroak 6, 2023

21:30 – 23:30

Neska gazte baten desagertze misteriotsuaren ondoren, Southaven herri ingelesa izutu egin du banshee bat dirudienaren presentziak. Rufus Whitechapel alkatea Dee Sanzioko goi-kargudunekin harremanetan jarri da laguntza bila, neska non dagoen jakin nahi baitu, baita arazoak ekarriko dituen espektroaren berri izan ere. Gai izango zarete proba hau gainditu eta heriotza saihesteko?

Partaide kopurua: gehienez 5.

Adina: 16 urtetik gorakoak.

Hizkuntza: ingelesa.

Trail of Cthulhu: ``Midnight mass``

VALINOR – Pintor Tomás Alfaro, 13

Azaroak 6-7, 2023

21:30 – 23:30

Lur-jausi arraro baten bideo bat Tiktoken biral bihurtu eta astebetera, gertuko herri batean haur baten desagertze misteriotsuak titularretara salto egin eta iritzi publikoa hunkitu du. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak presionatuta, Ertzaintzaren unitate berezi bat Aizkorri mendiaren magalean dagoen urruneko herri batera bidali dute. Ikerketak antzinako itun ikaragarriak agerraraz ditzake.

Partaide kopurua: gehienez 5.

Adina: 16 urtetik gorakoak.

Hizkuntza: ingelesa.

Dragones y Mazmorras: ``El rocambolesco circo de Rodobolov``

VALINOR – Pintor Tomás Alfaro, 13

Azaroak 7, 2023

21:30 – 23:30

Misio bat betetzen ari zineten Menzoberranzan lurpeko hirian, aurkitu, giltzapetu eta esklabo gisa gogozigor bati saldu zintuztenean. Beste edozein egoeratan, horrek amaiera tristea ekarriko lieke zuen abenturei, baina laster konturatu zineten patua askoz ere iragarrezina izan daitekeela belarrietan zirkuko musika baten laztana sentitzean.

Partaide kopurua: gehienez 5.

Adina: 16 urtetik gorakoak.

Hizkuntza: gaztelania.

Agon: ``Atlantis Nêsos``

VALINOR – Pintor Tomás Alfaro, 13

Azaroak 8, 2023

21:30 – 23:30

Jainkoek ukitutako heroiek abentura bila elkarrekin bidaiatu behar dute patuak hala erabakita. Nahiz eta itsaso izugarri arriskutsu eta sakonetara edota gerra odoltsuetara joan, edo patuak haientzat markatutako sakrifizioengatik sufritu, beti izaten dute gogoan bidaiaren arrazoi nagusia: badakite honek lagunduko diela historian izen bat eratzen eta ondorengo belaunaldiek gogora ditzaten.

Abentura honetan heroe adoretsu batzuk gorpuztuko ditugu. Urrun ekialdean, Atlas titana, zeruari betiko eustera kondenatua, etxetzat duen Atlantis uharte menditsu eta basotsuan aurkitzen da. Uharterako bidea baketsua izan da, baina lainoa zabaltzen den unean dena pikutara doala dirudi, eta heroiek zerutik suzko bola erraldoiak erortzen direla ikus dezakete. Izarrak.

Atlasek zeruari eusten badio, nolatan ez dago inon ikusgai? Salbatuko ote dute mundua gure heroiek eta zerua buru gainera erortzea ekidin?

Partaide kopurua: gehienez 5.

Adina: 16 urtetik gorakoak.

Hizkuntza: gaztelania.

The Witcher: ``La bestia de Villaverde``

VALINOR – Pintor Tomás Alfaro, 13

Azaroak 8, 2023

21:30 – 23:30

Riviako herri urrun batean ezohiko gauzak gertatzen hasi dira. Basoa jada ez da segurua, eta zerbait dabil herrixkaren inguruan, bertako biztanleen zelatan. Gaitz honetatik libratzeko, nekazariek ez dute heroi baten beharrik… profesional batena baizik.

Partaide kopurua: gehienez 5.

Adina: 16 urtetik gorakoak.

Hizkuntza: gaztelania.

Aquelarre: ``El Ente``

VALINOR – Pintor Tomás Alfaro, 13

Azaroak 9, 2023

21:30 – 23:30

Erdi Aroan gaude, duela gutxi piztia baten zantzuak izan dituen mendiko hiri txiki baten erdian. Hartz edo otso izan litekeen piztia bat, herritarrak erasotzen eta izutzen ari dena. Egoera hain da larria, non protagonistek zerbitzatzen duten jaunak haiekin harremanetan jarri behar izan duen, auzokide xumeen ohiko lanak zailtzen ari baita piztia, eta askoz ere garrantzitsuagoa dena, ez die utzi zor dioten errenta ordaintzen.

Eginkizun zehatz batekin, piztia baten burua ehizatzeke eta eskuzabala baino eskuzabalagoa den ordainketa baten promesarekin, gure jokalariak Odingo haranera doaz, non aurre egin ahal izango dioten piztia honi. Baina ehizaldi xume bat zirudiena laster zerbait gehiago bihurtuko da magia tartean dela konturatzen direnean.

Partaide kopurua: gehienez 5.

Adina: 16 urtetik gorakoak.

Hizkuntza: gaztelania.

Bloodborne: ``Una noche de pesadilla``

VALINOR – Pintor Tomás Alfaro, 13

Azaroak 9, 2023

21:30 – 23:30

Yharnam hiri zahar eta ezkutuan nonahi ezkutatzen dira sekretuak, baina piztien izurritea kaleak hartzen ari da. Gauez hirian zehar dabiltzan ehiztariak bakarrik dira gai piztiei aurre egin eta elizak gordetzen duen sekretu iluna deskubritzeko.

Partaide kopurua: gehienez 5.

Adina: 16 urtetik gorakoak.

Hizkuntza: gaztelania