Musika

Celtian

Jimmy Jazz

Azaroak 10, 2023

22:00

Celtian 2017an Diego Palaciok (Mägo de Oz-eko flautista oiha) hasitako folk-metal sinfoniko proiektu bat da. Egun, taldea Xana Lavey (ahotsa), Diego Palacio (whistle, zeharkako txirula, gaita), Txus Borao (biolina, bouzouki-a), David Landeroin (bateria), Sergio Culebras (gitarra) and Raul Plazak (baxua) osatzen dute.

Musika irlandar tradizionala oinarri zuen lehen disko baten ondoren, 2018 amaieran taldeak Xana Lavey hartu zuen abeslari gisa eta, formazio aldaketa batzuen ostean, kantu propioak zituen lehen disko profesionala grabatzeari ekin zioten, En Tierra de Hadas (Maldito Records) deitua. Taldeak izandako harrera onari esker “Niamh” single-aren bideoklipak milioi erdi bisita jaso zituen lau hilabete baina gutxiagoan. 2021eko ekainean, Celtianek hirugarren diskoa kaleratu zuen, Senda de Leyenda (Maldito Records). Honek harrera izugarria izan zuen Espainia eta Latinoamerikan, eta taldea nazio eta nazioarte mailan sendotu.

Celtianen soinua metalaren gitarra, baxu eta bateria bortitzen eta musika zeltiarraren txirula, gaita eta biolinen arteko nahasketa bat da. Hau orkestrazioek, teklatuek eta metalean ohikoa dena baina gozoagoa eta melodikoagoa den ahots batek laguntzen dute. Zeltiar esentzia estilo honen muinean aurkitzen da, eta honek taldearen harrera ona errazten du rock musika ardatz ez duten ekitaldietan.

EHUTERPE Unibertsitate Abesbatza-Elkartea

Letren Fakultatea

Azaroak 10, 2023

17:30

Giza-komunikazio fantastikoa: ahots kantatua

Honek giza-komunikazioaren apartekotasuna adierazten du, ez elkarrizketa maila batean soilik, baita hain bikaina den hizkuntza musikal propio baten sorkuntzari dagokionez ere, horrelako zerbaitek maila ezberdinetan duen eraginarekin.

Choirs director: EHUTERPE, Joyful Gospel Choir, Joyful Little Lights, and Shuffle Choir Rock & Soul
Glirhuin Brethilgoa, arpista eta igarlea

Letren Fakultatea

Azaroak 9, 2023

17:00-17:30

Tolkienen munduan musikak errealitatearen alde ilunetara garamatza esfera harmoniatsuek elkarlanean diarduten soinu magikoen bitartez. Halaber, Glirhuinek, bere arpa elfikoaren laguntzaz, ezkutuko leku horiek erakutsiko dizkigu aldez aurretik hautatutako Eraztunen Jauna-ko espazioaren bitartez, non, magiarekin gertatu bezala, musikak guztia ukitzen duen.

Academic and musician
La música de Ainur

Artium Museoa

Azaroak 8, 2023

16:00

The Silmarillion laneko lehen kapituluan, J.R.R. Tolkienek bere unibertsoaren sorrera mitoa Ainur-en Musika delakoaren bitartez deskribatzen du. Ainulindalë-k dio nola Eru-k, Jainko sortzaileak, bere pentsamenduaren oinordeko diren Ainurri elkarren artean kantu bat egin dezaten proposatzen dien, zeinak Eä-ren sorreraren, Arda-ren eraketaren eta Ilúvatar-en Haurren etorreraren oinarriak jarriko dituen. Ainur bakoitzak bere zati batekin aberastu eta handituko du kantu hau. Espresio musikalean eta harmonia eta diskordantziaren arteko dualtasunean oinarritutako istorio iradokitzaile honek ondorengo galderara garamatza ezinbestean: nolakoa izango zen aldi berean ordena jainkotiarra sortu eta adierazi behar zuen musika hori? Hitzaldi honetan sorkuntzaren ideiak Tolkienen mitologian duen lekua aztertuko dugu lehenik, eta, ondoren, sorrera-musika honen interpretazio musikatu bat aurkeztu: Ainurren izaera eta ahots ezberdinen nahasketa proposatzen duen musika pieza original bat, orain arte gutxi  esploratu den Tolkienen laneko atal honen azterketa batetik abiatuz. Literatura errealitatera ekartzen saiatuko gara muskaren bitartez.

Independent scholar and musician