Artium Museoa
Artium Museoa
Azaroak 6, 2023
11:00
“Tartalo. Fantasiazkoaren astea arteetan” irekitzeko zeremonia.
Mirando al suelo no veo más que rocas
Koreografia: Elvira Illana.
3. & 4. mailako ikasleak
Izenburua Taneda Santokaren poeta japoniarraren Haiku baten zati bat da. Honek poema baten bidez adierazi zuen gure oinen azpian ikusten ez duguna. Harkaitzak besterik ez zituen ikusi hark.
Koreografiaren abiapuntua biodibertsitate ikusezinaren ideia da, hots, tamaina txikia izanagatik giza begiarentzat ikusezinak diren organismo horiek.
Batzuek uste dute azpian dagoena gainean dagoena baino zoragarriagoa dela, eta, horregatik, dantzaren bidez forma ikusezinen elkarketa bat marraztuko dugu, ikusezina erakusten saiatzeko.
Artium Museoa
Azaroak 12, 2023
19:00
“Tartalo. Fantasiazkoaren astea arteetan” ixteko zeremonia.
Arriskuan
Koreografia: Elvira Illana.
5. mailako ikasleak
Ikasleek egingo dituzten mugimenduak barraren faltara egokituko dira. Egoera honek ikasleek kontserbatorioko prestakuntza amaitu eta kanpoan dantza egitera irteten diren uneko arriskua irudikatuko luke. Amildegi bat eta arriskuan egotearen sentsazioa irudi dezakeena egoera ezezagun batera egokitzetik sortzen diren mugimendu berrien sorrera bihurtzen da.
Esto no es un tutú
Koreografia: Elvira Illana.
6. mailako ikasleak
René Magritte-k “Irudien traizioa” izeneko koadro multzo bat margotu zuen 1928 eta 1929 artean, non “Ceci n’est pas une pipe” (“Hau ez da pipa bat”) margolana aurkitzen den. Honekin autoreak ‘errepresentazioa’ kritikatu nahi zuen. Koadroan ageri dena ez da pipa bat, bere esrrepresentazioa baizik, eta hau erakusteko Magrittek “Ceci n’est pas une pipe” dioen esaldia idazten (edo marrazten) du.
Magritten ideia honetatik abiatuz, Esto no es un tutú koreografiak dantzaren ohiko elementu bat hartu eta ‘material’ koreografiko bezala aurkezten du, non koloreaz eta arintasunaz gain, bere erabilera nagusitzen den. Erabilerak egiten ditu gauzak, ez beraien formak.
Casa de la cultura Ignacio Aldecoa kultura etxea
Azaroak 12
14:00
Ohorezko aurreskua, ‘dantzaria’ bikote batek sarituei interpretatua
This site uses cookies. Find out more about cookies and how you can refuse them.
New membership are not allowed.