Montehermoso
Montehermoso
Azaroak 6, 2023
13:00
Poesia ederra da irakurri eta geure egiten dugunean, baina are eta hunkigarragoa da norbaitek belarrian xuxurlatzen digunean. Tartalo. Fantasiazkoaren I. Astea Arteetan-en poema aukeraketa batez gozatzeko aukera izango dugu poeta baten (Juan de la Cruz Ramos) eta hiru rapsoden (Txaro Martínez, Esther Villa eta Luis Lagos) ahotsen bitartez, zeinak indarrez eta pasioz betetako mundu magikoetara eramango gaituzten. Poema hauek fantastikora eta ezezagunera leiho bat irekiko digute, Gabriel Celaya gure poetak zihoen bezala poesia etorkizunez beteriko arma bat delako.
Letren Fakultatea
Azaroak 10, 2023
17:30-18:00
Poesia errezitazio saio honetan, Tomás Vicente Ferreirak Erdi Aroko Europako (eta baita hurrunago ere) soinu eta hizkuntzetan barrena eramango gaitu aro honetako poesiaren bitartez. Errezitatuko diren poema, kantu, otoitz eta pasarteek Chaucer-en Canterburyko Ipuinak, Sir Gawain eta Zaldun Berdea anonimoa, Harley Olerkiak kantu-liburua, galiziar-portugaldar cancioneiros, Alfontso X. Jakituna erregearen Cantigas de Santa Maria eta, agian, Gilen IX. Akitaniakoaren kantu proventzal-trobadore probokatzaile bateko pasarteak izango dira, besteak beste. Posible balitz, Tomasek islandiera zaharreko poema erlijioso baten zatiak ere eskeini nahiko lituzke, greziar-bizantziar liturgia-himno batekin (Joan Damaskokoaren bat agian) eta Armeniar otoitz-liburu klasiko baten zati batekin batera, azken hau Narekeko San Gregorio edo Nerses IV. Shnorhali-ren eskutik. Shota Rustaveli-ren Erdi Aroko Georgiako Pantera Azaleko Zalduna edo Eslaviar zein Etiopiar Ge’ez poesiako pasarte laburren bat irakurtzea ere gustatuko litzaioke Tomasi, baina, gaur-gaurkoz, ez dago ziur posible izango denik. Saioa Hildegarda Bingengoaren bertso latindar batzuk, zeinetan lingua ignota berak asmatutako hizkuntzako zenbait hitz erabiltzen dituen, eta J.R.R. Tolkienek berak quenya hizkuntzan eta Erdi Aroko estiloari jarraiki idatzitako bi poema/otoitz irakurriz amaituko da. Zatoz eta entzun ezazu, gustuko izango duzula espero dugu (bestela, lo har dezakezu; ahal bada zurrunkarik egin gabe).
This site uses cookies. Find out more about cookies and how you can refuse them.
New membership are not allowed.