Erakusketak

The Return of Tartalo

Ignacio Aldecoa kultur-etxea, (Florida parkea, Vitoria-Gasteiz)

Urriak 30-Azaroak 17, 2023

9:00-14:00
16:00-20:00

Lan honek euskal mitologian hain errotua dagoen Tartaloren kondaira berrinterpretatu eta eguneratzen du mundu modernoan kokatzeko asmoz literatura, errealitate birtualaren zizelkatzea, eta ingurune eta ilustrazio digitalerako erabiltzen diren hiru dimentsiotako programak sortze-tresna moduan erabiliz.

Arda: Places and Landscapes

Jimmy Jazz, (Coronación de la Virgen Blanca  4 kalea, Vitoria-Gasteiz)

8-11 Azaroak 2023

18:00-21:00

Tolkien-en munduko natura eta paisaiak inspirazio iturri bezala hartzen dituen erakusketa bat da hau, baina baita arte modu ezberdinek nola bat egin dezaketen aztertzen duen proiektua ere. Argazkilaritza, bideoa, musika, testuak eta ahozko hitzak arte modu bakar batean nahasten dira ikusleak denbora batez errealitatea saihesteko modu berriak aurkitu ditzan. Argazki gehienak esposizio anitzean eta kameraren nahitako mugimenduetan (ICM ingeleseko sigletan) oinarritutako sorkuntza prozesu baten emaitza dira. Honi esker, margolanen antza dute.

Eskolakide Ezezagunak

Montehermoso

Azaroak 6-12

Eskolakide ezezagunak Gasteizeko Arte eta Lanbide Eskolak aurkeztutako erakusketa bat da, non eskola honetako 4 eta 7 urte arteko ikasleek egindako sorkuntza-lanaren emaitza eskulturikoak ikusi ahal izango diren. Ametsen/imajinazioaren eta talde-lanaren bitartez eraikinaren espazio ezagun eta ez hain ezagunetan bizi diren pertsonaia edo izakiak hezurmamitu, sortu eta erakusten dira.

Lo mágico a través de los tiempos

Gestion Art 137 (Florida 62 kalea, Vitoria-Gasteiz)

Erakusketa hau bidaia kronologiko bat da eskultura, pintura, eta objektu zahar eta enkantekoen artean, arteak bere barnean duen magikotasunera eramango gaituena. Kultura ezberdinen mitologia eta antropologia ere ikusgai izango dira. Zerbait nabarmentzekotan, Eutrope Bouret (1833-1906) eskultore brontzelariaren Diana Ehiztari brontzezko obra zapimarratuko genuke.