Stop Motion – Jan Zinema

Stop Motion – Jan Zinema

Ramon y Cajal 5

Azaroak 7-11, 2023

21:30

Antzina, hurrun-hurruneko galaxia batean…

STOP MOTION

 JAN ZINEMA

Paul Urkijoren Irati nagusitasunez nabarmendu zen joan den urteko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astea-n, ezpata eta kaparekiko nostalgia duen genero fantastikoa berreskuratzen duen eta euskal mitologiak darion magiaren erakusle den lan itzel bezala. Saritutako beste lanen artean Oldtimers, Alegrías riojanas, Écrochée, El Semblante, The Debutante, Loop eta Unicorn Wars aurki ditzakegu. Guzti hauek 2023a fantasiaren maitaleentzat urte paregabea izatea lortu dute.

Irakasten dizkigun gauza guzti horien artean, Iratik Tartalo bezalako izaki mitologikoen jan-ohiturak erakusten dizkigu. Hauen artean, gizaki gozoak—arropa, oinetako, kapa eta guzti— aurkitu ditzakegu, ez gatz ez eta olio tanta bakar batekin maneatuak.

Menuak kalte egin ez diezagun, sukaldaritzaren munduak bere jantzi hoberenak jantziko ditu Roberto Cruz Fernándezen eskutik, Gateizko NH Canciller Ayala hoteleko sukaldeburua. Honek lan handiko errezata bat proposatuko digu, zine fantastikoko istorio handienetan inspiratua eta jankide finenek hoteleko jatetxean “Tartalo. Fantasiazkoaren Astea Arteetan”-en zehar gozatu ahal izango dutena.

Charlie eta Txokolate Fabrika-ren gozotasunak Big Fish-en errealismo magikoa interpelatuko du, eta zientzia fikzioak 20.000 Legoako Bidaia Ur Azpitik-en bitartez ozeanoren hondotik Empire State Building-en gorenera eramango gaitu, zorabiatzeko moduko bidaia King Kong-en eskuan. Baliteke horrelako bidaia baten ondoren zapaltzen dugun lurra zein den ez jakitea, eta, nork daki, zilegi litzateke Faunoaren Labirintoa osatzen duen korapilatutako bide-sare batean galdurik aurkitzea. Hala nola, argi ahul batek irteera erakutsiko digu eta haruntz joko dugu pozez zoratzen. Gure aurrean eraikin handientsu bat altxatuko da eta orduan ohartuko gara gure pauso traketsei jarraiki beldur gotikoaren muinera iritsi garela, Drakula-ren gaztelura, alegia.

Hau da proposatzen dizugun bidaia gastronomikoa, beraz, Hollywoodeko izar baten gisa sentitu eta fantasiazko menu bat dastazeko aukera galduko duzu?

Head Chef – Southern Europe (NH Hotel Group)