Tartalo Saria

Tartalo 2023 Joseba Irazu Garmendia (Bernardo Atxaga)

Ohorezko Tartalo fantasiazkoa arteetan saria urtero “Tartalo. Fantasiazkoaren astea arteetan”-en antolakuntzak banatzen duen saria da. Hau beraien ibilbidean zehar fantasiazkoaren inguruan eta arkitekturari, eskulturari, pinturari, musikari, literaturari, arte eszenikoei (dantza, opera eta zirkua barne), zineari, komunikabide-arteei (irratia, telebista eta argazkigintza barne), komikiei, arte kontzeptualei edo arte teknologikoei (inteligentzia artifizialari eta bideojokei lotutako adierazpen berriak barne) lotuta esperientzia artistiko paregabeak sortu dituzten artistei zuzendua dago.

Sariaren helburua gizartea fantasiazkoaren eta arteen bitartez mundu berri bat sortzera bultzatu duten pertsona horien lana aitortzea da.

Horretarako, askotariko ikuspuntu, esperientzia eta ahotsen aitortza egiten dugu. Honetaz gain, fantasiazkoak gizartea bateratzeko elementu eraldatzaile moduan duen indarra defendatzen dugu, lan paregabeen bitartez mundu hobeago bat imajinatzen —eta, zergaitik ez, sortzen— lagunduz. Mundu guztiko artistak fantasiazkoaren bitartez identitate oro islatu eta aniztasuna bultzatzen duen arte mota bat sortzen jarraitzera animatzen ditugu. Fantasiazkoak arteetan bere lekua izan dezala balioesten dugu, enpatia eta eta elkar ulertzea sustatuz.

Saritutako artistak nazio zein nazioarte mailan aitortutako ibilbide profesional luze eta anitza izan behar du.

Artium Museoa

12 Nov 2023

19:00