ARTISTAK BADITUZU, FANTASIAZKO FILME BAT EGIN DEZAKEZU (gastelaniaz)
ARTISTAK BADITUZU, FANTASIAZKO FILME BAT EGIN DEZAKEZU (gastelaniaz)
Montehermoso
Azaroak 12, 2023
17:30
Ikusgarritasunaz gain, zinea berezi egiten duen elementu bat talde lana da. Zeure teknikoak adituak ez ezik artistak ere badira, litekeena da produktu ezinobe bat lortzea. Ofizio ezberdinetako artistez inguratzeak bide zuzenean egotea bermatzen du, gutxienez %90 batean. Beste %10a aktoreen lana litzateke. Horregatik, mahai-inguru honetara zinema osatzen duten ofizio ezberdinetako artista handiak gonbidatu ditugu, modu batera edo bestera fantasiazko elementuak txertatu dituztenak euren lan itzeletan.
ZEHARKATU EZAZU FANTASIAREN ATARIA NIMBO-KO IDAZLEEN ESKUTIK (gastelaniaz)
Casa de la cultura Ignacio Aldecoa
Azaroak 11, 2023
11:00
Guztiok ditugu gure fantasia propioak. Guztiok sentitu gara inoiz superheroi, baita gaizkile ere. Zer dela eta du gure imaginazioak hain gustuko hegan egitea?
Gustuko dugun guzti hori egin ahal izateko, bada jende hain arraro eta berezia, ezen ipuin batean izaki fantastikoen bizipenak islatzeko gaitasuna duten, hala jainko eta jainkosenak, maitagarrienak, elfoenak, raluny-enak, barn-enak, sedeenario-enak eta imajinazioak sor ditzazkeen beste hainbat izakirenak; zein umeak, soldaduak edo bankariak bezalako benetako jendearenak. Azken finean, guztiak dira beste munduetara sarbide diren ateak igarotzeko gauza. Baina jende mota honek ez ditu izakiak soilik asmatzen, baita edabeak, janariak, eguzkiak eta lur bitxiz, laku izoztuz, baso fantasmagorikoz, zuhaitzetako hiriez eta etxe magikoz betetako munduak ere.
Fantasia lehen gizakiekin jaio zen, kobazulo baten aterpean eta sutondoan bildurik istorioak kontatzen hasi zirenean kideen begirada adiaren pean. Gaur, hemen eta orain, lehen kobazulo hartan bezala, istorio fantastikoen sortzaileak dakarzkigu beraien buruan sartu eta horrenbeste liluratzen gaituzten mundu eta izaki horiek nola eta zergaitik sortzen dituzten eta nolatan duten sorkuntzarako hainbeste imaginazio jakin ahal izateko.
Bederatzigarren artea eta bere alderdiak: fantastikotik haratago (gaztelaniaz)
Montehermoso
Azaroak 12, 2023
16:30
Komikiak, bederatzigarren arteak, badu bere alderdi fantastikoa.
Mundu zirraragarri honen azterketa sakona egingo den mahai-inguru hau Joseba Gómezek—histroiatzailea, gidoilaria eta komiki dibulgatzailea— koordinatuko du. Disekzio zehatz honetan bertako hainbat artistek hartuko dute parte: Marijo Lojo (fantasiazkoaren margolaria), Txabi Arnal (haur literaturan espezializatutako unibertsitate irakaslea), Begoña Pérez (bineten erabilera terapeutikoetan interesatutako psikologoa) eta Pablo Gorosabel komiki saltzailea.
Komiki eta fantasiari ikuspuntu ezberdinetatik begiratuz, tertulia atsegin honetatik ateratako konklusioek komikia bezalako arte handi bat, bere ñabardura eta aukera guztiekin, begirada berritu batekin ikusteko aukera emango die bertaratzen direnei.
Argazkigintzan, literaturan eta musikan fantastikoa dena (ingelesez)
Jimmy Jazz
Azaroak 9, 2023
18:30
Gai fantastikoei eta artistak bere lana ulertzeko duen moduari buruzko diziplinarteko mahai-inguru bat proposatzen dugu. Giro lasai batean, baina argazkigintza, idazkera eta musikarekin lanean urte asko daramatzaten horien esperientziak lagunduta, artearen sorkuntza prozesuari buruz ikasten jarraituko dugu.
Montehermoso
Azaroak 8, 2023
20:00-21:00
This site uses cookies. Find out more about cookies and how you can refuse them.
New membership are not allowed.