Antzerkia

Kamishibai Antzerkia

Letren Fakultatea

Azaroak 7 , 2023

17:00

Asmakizunak iluntasunean

Proposatzen dugun jarduera hau “Asmakizunak iluntasunean”-en ahots bikoitzeko narrazioa da, Bilbo, Gollum eta Eraztunaren topaketaren inguruko akuarelez lagundua.

Kamishibai istorio ilustratuak kontatzeko modu herrikoi bat da, Japonian sortua. Maletatxo baten tamaina duen agertoki bat erabiltzen da, eta honen gainetik trazu lodi eta sinplez osatutako kolore biziko marrazki mugikorrak pasatu daitezke istorioa poliki-poliki kontatzen den bitartean. Nahiz eta sinplea dirudien, Kamishibaik ez du inoiz hutsik egiten zerbait magikoa duelako eta beti lortzen du fantasia eta errealitatea banatzen dituen mugara gerturatzen diren horiek erakartzea.

Kontaketa posible izan dadin J.R.R. Tolkien-en lana moldatuko duen ilustratzailea Patricia Manzarraga da, marrazketarako berezko sena duen artista. Bereziki akuarela bezalako teknika tradizionalenek erakartzen dute eta beti dago prest trazu eta koloreek ipuinen kontaketan dantza egin dezaten ahalbidetuko duten forma eta teknikak probatzeko.

Director and cartoonist