Artikuluen formatua eta bidalketa (2024)

Bidali zure laburpena

Zure laburpena “Tartalo. Mito eta Arteen VIII. Nazioarteko Konferentzia”-ra bidali dezazun gonbidatzen dizugu. Arren, bidali zure laburpena 2024ko maiatzaren 31a baino lehen, Batzorde Zientifikoak ebaluatu dezan. Laburpena onartzen bada, ez da beharrezkoa izango komunikazioaren testua bere osotasunean bidaltzea. Behin laburpena onartua izan dela jakinarazten zaizunean egin ahal izango duzu izen-ematea. Behin izen-emate kuotaren ordainketa eginda baieztatuko da zure parte-hartzea.

Errebisio eta onartze prozesua

Kongresuan aurkeztutako lanek aurkikuntza original eta berriak isladatu behar dituzte. Jokabide etikoa oso garrantzitsua da mundu akademikoan. Beraz, ez da plagiorik onartuko. Autoreak laburpeneko edozein zati plagiatu duela ikusten bada, bere komunikazioa zuzenean botako da atzera.

Hizkuntza
  • Ingelesa eta gaztelera
Laburpenaren estruktura
  • Helburua
  • Metodologia/ikuspuntua
  • Emaitzak
  • Ondorioak
  • Hitz-gakoak
Jarraibide formalak
  • Laburpenaren luzera: 200 hitz
  • 5 hitz-gako
  • Times New Roman 12 puntu
  • Tarte bikoitza
  • Marjinak (goikoa: 2.54 cm, behekoa: 2.54 cm; ezkerrekoa: 3.18 cm; eskuinekoa: 3.18 cm)
  • Testu justifikatua
  • Bertikala eta zutabe bakarra
  • MS Word-ekin bateragarria den fitxategia

Ohar biografikoa

  • Mesedez bidaliguzu 200 hitzeko ohar biografiko bat aparteko fitxategi batean.