Artikuluak bidaltzeko deialdia (2024)

Tartalo. Mito eta Arteen VIII. Nazioarteko Konferentzia”Tartalo” Ikerketa Taldeak (TR42114), Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Letren eta Arte Ederren Fakultateetako eta UNED-en Gasteizko zentroko ikerlariek antolatzen dute.

Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arte Ederren Fakultateak, Letren Fakultateak¾Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Sailak eta Ikasketa Klasikoak Sailak, hain zuzen ere¾UNED-ek (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak eta Gasteizeko bere zentro kidetuak), Irlandar Ikasketen Euskal Zentroak (Eusk-Cara) eta Hevenday irabazi-asmorik gabeko elkarteak babesten dute. Kolaboratzaile ofizialak Artium Museoa (Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa), UPV/EHUko REWEST ikerketa taldea, UPV/EHUko “Relaciones políticas y categorías sociales en Roma y Grecia” ikerketa taldea, UPV/EHUko Letren Fakultateko Filologia eta Historia Saila eta Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Fantasy and the Fantastic (Fantasia eta Fantasiazkoaren Zentroa) dira.

Mundu klasikoko bere hastapenetatik, artistak bere asmoen arabera nolanahiko edukiak transmititzeko eraldatzen duen buztin malgu moduko bat izan dira mitoak. Mitoek mundua antolatzeko, auzi etikoak sortzeko eta bizi dugun gizartea isladatu eta honen inguruan hausnartzeko aukera ematen digute. Hau da, mitoek, entretenitzeaz gain pentsatzeko herraminta gisa ere balio digute. Ziur aski horrexegatik izan da eta da mitoa bizi dugun errealitate konplexu eta sotil hori ipuin liluragarri baten inozentziaren bitartez aztertzeko modu egokia. “Tartalo. Mito eta Arteen VIII. Nazioarteko Konferentzia”-k mitoa edozein adierazpen artistikotan, edozein momentu historikotan eta edozein marko teorikotan¾Kultur Ikasketak, Literatura Ikasketak, Genero Ikasketak, Feminismoa/k, Maskulinitateak, LGTBQ+ Ikasketak, Ikasketa Poskolonialak, Ekokritika, Ezgaitasun Ikasketak, Zine Ikasketak, Ikasketa Performatiboak, besteak beste¾ikertzen duten ikerlari oro biltzea du helburu. Ekitaldiak nazioarteko adituen hitzaldiak eskainiko ditu mito zahar eta berrien erabilera, subertsio eta erre/produkzioak kultur komunikaziorako baliabide eta espresio artistikorako bitarteko moduan erabiltzearen inguruan. “Tartalo. Mito eta Arteen VIII. Nazioarteko Konferentzia”-k doktoregai, masterra amaitzear dauden ikasle, PostDoc ikertzaile eta bestelako akademikoen proposamenak onartuko ditu honako gai eta beste gai osagarri batzuen inguruan:

Mitoa eta generoa:

  • Mitoa eta fantasiazkoa
  • Mitoa amerikar Mendebaldean
  • Mitoa eta Inkling-ak
  • Mitoa eta Modernismoa
  • Mitoa eta Zientzia Fikzioa
  • Mitoa eta izua
  • Mitoa eta komedia
  • Mitoa eta amodiozkoa
  • Mitoa eta tragedia
  • Mitoa haur eta gazte literaturan.

Mitoa eta bitartekoa:

  • Mitoaren estetika
  • Mitoa literaturan
  • Mitoa zineman
  • Mitoa pinturan
  • Mitoa eta arte eszenikoak (musika, dantza, ilusionismoa, antzerkia, opera, zarzuela, performance-a, kabareta, txotxongiloak, zirkua…)
  • Mitoa arkitekturan
  • Mitoa eskulturan
  • Mitoa argazkilaritzan
  • Mitoa eta forma artistiko berriak (nobela grafikoak, Inteligentzia Artifiziala, vlogging-a, sare sozialak, podcast-ak, album ilustratuak…)

Mitoen (Err)eboluzioak:

  • Mito klasiko/zaharren errebisioa lan garaikide/modernoetan
  • Mito (post)modernoen jaiotza eta bilakaera;
  • Mito espezifikoen inguruko testuarteko hizketa
  • Mitopoetika
  • Mito urbanoen erre/produkzioa
  • Edozein kulturen folklorea; batez ere: Irlandako folklorea, Folklore zelta eta Euskal folklorea

Mitoa eta identitatea:

  • Estereotipo sozialen mitifikazioa
  • Mitoaren erabilera, helburu eta errepresentazio artistikoa kontestu kulturaniztunetan
  • Mendebaldekoak ez diren mitoen kultura-bereganatzea
  • Mitoaren inguruko ikuspuntu globalak
  • Mitifikazioa identitatea aldarrikatu eta eraikitzeko herraminta bezala

Tartalo. Mito eta Arteen VIII. Nazioarteko Konferentzia” online eta aurrez aurre egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean, Artium Museoan (Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa) eta Gasteizeko UNEDen, Espainian, 2024eko azaroaren 4 eta 8 artean. Komunikazioak gaiaren eta ikerketa arloaren araberako saioetan taldekatuko dira eta saio paraleloetan aurkeztu. Hizlari bakoitzak 20 minutu izango ditu bere lana aurkezteko bai pertsonan, bai eta Teams bitartez. Nazioarteko kongresua izanik, ingelesa edo gaztelera izango dira erabili beharreko hizkuntzak.