FANTASIAZKOAREN II. ASTEA ARTEETAN

Vitoria-Gasteiz, Azaroa 2024

Ongi etorri 2024ko azaroaren 4tik 10ra izango den Tartalo. Fantasiazkoaren II. Astea Arteetan-era. Ekitaldiak Tartalo. VIII International Conference on Myth in the Arts (Letren Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea) hartzen du bere barne, bestelako erakusketa, zineforum, musika kontzertu, dantza, artisautza, liburu aurkezpen eta beste sorpresa askoren artean. Espero dugu Tartaloren edizio honek askotariko artista, aditu, ikertzaile, profesional, akademiko, ikasle, artearen kudeatzaile, hedabideetan aditu, kultura aktibista eta denetariko hiritarrak biltzea eskainiko diren sesio paraleloetan, harremanak garatu eta modu kooperatibo eta transbertsal batean fantasiak artean duen lekua deskubritzen dugun bitartean.