“Tartalo. Mito eta Arteen Zazpigarren Nazioarteko Konferentzia” Euskal Herriko Unibertsitateko hiru ikerketa taldek antolatzen dute: “REWEST” (Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Saila, Letren Fakultatea), “MHLI” (Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila, Letren Fakultatea) eta “AKMEKA” (Arte Ederren Fakultatea). Konferentziaren helburua eztabaida-leku bat sortzea da, zeinak fantasiazkoak arteetan duen lekua eta fantasiazkoaren XXI. mendeko berrinterpretazioak aztertzeko aukera eskainiko duen. Honetaz gain, mito zahar, klasiko, moderno eta garaikideak arlo artistiko askotan-literatura, musika, zinea, arte performatiboa edo hedabide birtualak, esaterako-eta ikuspuntu teoriko ugaritatik-Kultur Ikasketak, Literatura Ikasketak, Genero Ikasketak, Feminismoa/k, Maskulinitateak, LGTBQ+ Ikasketak, Ikasketa Poskolonialak, Ekokritika, Ezgaitasun Ikasketak, Zine Ikasketak, Ikasketa Performatiboak, besteak beste- esploratu ahalko dira. Ekitaldiak nazioarteko adituen irekiera hitzaldiak eskainiko ditu mito zahar eta berrien erabilera, subertsio eta erre/produkzioak kultur komunikazio eta espresio artistikoaren arloan duten balioaren inguruan. “Tartalo. Mito eta Arteen Zazpigarren Nazioarteko Konferentzia” presentzialki jazoko da Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean (Vitoria-Gasteiz, Espainia), 2023ko azaroaren 7tik 10era.
Konferentzia Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Sailak eta Letren Fakultateak (EHU) babesten dute.