José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa

“Tartalo. Fantasiazkoaren II. Astea Arteetan” itxiera ekitaldia.

Arriskuan

Koreografia: Elvira Illana.

5. mailako ikasleak

Ikasleek egingo dituzten mugimenduak barraren faltara egokituko dira. Egoera honek ikasleek kontserbatorioko prestakuntza amaitu eta kanpoan dantza egitera irteten diren uneko arriskua irudikatuko luke. Amildegi bat eta arriskuan egotearen sentsazioa irudi dezakeena egoera ezezagun batera egokitzetik sortzen diren mugimendu berrien sorrera bihurtzen da.

Esto no es un tutú

Koreografia: Elvira Illana.

6. mailako ikasleak

René Magritte-k “Irudien traizioa” izeneko koadro multzo bat margotu zuen 1928 eta 1929 artean, non “Ceci n’est pas une pipe” (“Hau ez da pipa bat”) margolana aurkitzen den. Honekin autoreak ‘errepresentazioa’ kritikatu nahi zuen. Koadroan ageri dena ez da pipa bat, bere esrrepresentazioa baizik, eta hau erakusteko Magrittek “Ceci n’est pas une pipe” dioen esaldia idazten (edo marrazten) du.

Magritten ideia honetatik abiatuz, Esto no es un tutú koreografiak dantzaren ohiko elementu bat hartu eta ‘material’ koreografiko bezala aurkezten du, non koloreaz eta arintasunaz gain, bere erabilera nagusitzen den. Erabilerak egiten ditu gauzak, ez beraien formak.

Event Details
Event Details