Ikuskizuna
Lan honek txikia zelarik ustekabez argazki bat atera zioten ume baten istorioa kontatzen du. Argazkia lekuko egunkari batean argitaratu zen berarekin zerikusirik ez zuen lerroburu baten ondoan. Gertakizun hau umearen bizitzaren erdigunean izango da beti. Aldi berean, umeari ger tatutakoa bezalako zerbait gertatuko zaio jendarteko persona bati. Lana 80ko hamarkadaren hasieran dago girotua, eta bertan gaur egun hain urrunekoak diruditen garaiko eguneroko ohitura eta lekuak birsortzen dira.