Erakusketa honetan UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko artista eta ikasleek I. Nazioarteko «Tartalo Gasteiz» arte lehiaketarako sortutako lanak erakusten dira. Tartalo. Fantasiazkoaren II. Astea Arteetan ekitaldiko lehen lehiaketa honek Tartalo euskal mitologiako ziklope famatuaren errepresentazioa du inspirazio iturri. Fakultateko ikasleei gonbidapena luzatu ostean, bederatzi lan jaso ditugu eta horietako zazpi daude erakusketan ikusgai. Epaimahaia arloko adituek eta fantasiazkoarekin lotura estua duten unibertsitate irakasleek osatu dute. Horren harira, Maitane Echevarría, José Antonio Morlesín Mellado eta Alfonso Berroya Elosua doktoreen, eta Iratxe Iñarritu anderearen lana eta prestutasuna eskertu nahiko genituzke. Lanak Ignacio Aldekoa Kultura Etxeko Areto Nagusian egongo dira ikusgai, ekitaldira datozenek zein arte fantastikoan interesa duen edonork ikus ditzan.