Enrique Echazarrak hamarkadak daramatza Arabako bide zaharrak zeharkatzen istorio liluragarrien bila: argitu gabeko krimen ilunak, pertsonaia historikoekin erlazionatutako mamuak, irudi arraroen agerpenak errepidean… Arabako geografia Enriquek elkarrizketen bitartez eta paper zaharrei hautsa kenduz balizko azalpena baten bila ikertutako gertakariz beteta dago. Egun osoko ibilbide honek kokaleku horietako batzuk bisitatuko ditu, besteak beste, Ollavarre, Subijana Morillas, Bachicabo eta San Zadornil herriak bisitatuz ikertzaile nekaezin honen azalpenekin.
Elkargunea: Maria Sarmiento plaza (El Corte Inglés parean)
Ordutegia: 8:30 – 17:00 (gutxi gorabeherako itzulera ordutegia)
Datak: 2024/11/10
Prezioa: 60 € (autobusa eta bazkaria barne)