Gasteiz zoragarria

Enrique Echazarra ikertzaile arabarraren eskutik, bisita honetan Vitoria-Gasteizko kaleak zeharkatuko ditugu, beraien txoko askotan oraindik ezkutatzen diren elezahar eta misterioen bila. Erdiguneko Andre Maria Zuritik abiatuta eta Alde Zaharraren inguruan hainbat geraleku eginda, bi ordu inguruko ibilbide honetan hiriko kazetaritza kronika zaharretan oinarritutako gertakari misteriotsuen istoriak eta krimen ankerrak kontatuko dira, gasteiztarrak hunkitu zituzten ustezko fenomeno arraroak gertatu ziren eta OHEak ikusi ziren lekuetatik igaroz.

Event Details
Event Details