Gonbidapenarekin
Gonbidapenarekin
Artium Museoa
Azaroak 12
19:00-20:00
Bernardo Atxagak Tartalo. Fantasiazkoaren I. astea arteetan-en lehen edizioaren itxiera irakurketa idatzi eta aurkeztuko du.
Artium Museoa
Azaroak 6
11:00
Paul Urkijok fantasiazkoa eta arteari buruzko mahai-inguru lasai batekin emango dio hasiera Tartalo. Fantasiazkoaren I. astea arteetan-en lehen edizioari.
COAVN/A (Plaza del Renacimiento, 3)
Azaroak 8
18:30-19:30
18 etxe bitxiren adibideek munduan bakarra den bizitzeko modu bat erakusten digute, konbentzio eta arauetatik hurrun, herrialdeko arkitektura tradizionalari kontrajarria.
Casa de la cultura Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Azaroak 10
19:30-20:30
J. R. R. Tolkien hizkuntzalari, filologo eta idazle ingeles bat izan zen, hurrenkera horretan.
Beste ezer baina gehiago, hizkuntzalaria izan zen; hizkuntzak, beraien gramatika, sonoritatea, eta bilakaera maite zituena. Hogei hizkuntza baino gehiago hitz egiteko gai zen eta beste hogeita hamasei sortzera iritsi zen, batzuk diotenez. Hauetarik, garatuenak quenya, finlandiarrean oinarritua, eta sindarin, galestarrean oinarritua, izan ziren, biak elfoek erabilitako hizkuntza nagusiak. Baina, noski, zer dira elfoak?
Filologo moduan, Tolkienek bazekien hizkuntza batek ez zuela inungo funtsik hitz egingo zuen herri bat gabe, beraz herri hori sortzeko eta, bizitu zedin, hau kultura eta mundu batez hornitzeko beharraz jabetu zen. Funtsean, unibertso bat non bi persona, elkar aurkitzerakoan, honela agurtu ahalko ziren: “Elen sila lúmmen’ omentielmo”, “Izar batek distira egiten du gu elkartzeko garaian”.
Bere sorkuntza literario guztia horrelako esaldi batek zentzua izango zuen kontestua sortzeko ahalegin bat zela esatera iritsi zen Tolkien. Baina, nola bihurtzen da horrelako ideia bat egiazko? Egiari zor, Birmingham-eko haurtzaroak, Oxford-eko filologia ikasketek eta Lehen Mundu Gerrako esperientzia beldurgarriak zenbait oinarri sendotu zituzten Tolkienek bere seme-alabentzak Hobbita izeneko ipuin bat idaz zezan. Istorio honetan agertu zen lehenengoz Erdialdeko Lurraldea izeneko mundu hori, non bere legendariuma osatzen duten istorio gehienak jazotzen diren eta berak sortutako hizkuntza horiek hitz egingo ziren. Bilbo Baggins-en abenturen arrakastaren ostean hastapenean sortutako unibertso, herri eta hizkuntza horiek garatzeko aukera izan zuen Eraztunen Jauna lanean eta, xehetasun gehiagoz eta bere osotasunean, Silmarillion bilduman.
This site uses cookies. Find out more about cookies and how you can refuse them.
New membership are not allowed.