Lehiaketak (2023)

Nobeletak-lehiaketa

Lehiaketa honen helburua aurkeztutako literatur lan hoberenak saritzea da, eta, honez gain, Euskal Herrian tradizio gutxi duen novelette edo kontakizun luzea bezalako literatura genero bat sustatzea, zeina, itzulpenerako termino egoki baten faltan, ‘nobeleta’ izendatu duguna.

Behin TARTALO GASTEIZ I. Nobeleta Lehiaketarako aurkezpen epea amaitu delarik, ondorengo jatorria duten 178 lanen parte hartzea eskertu nahi dugu:

  • 98 espainiar, 15 erkidego eta hiri autonomo bat ordezkatuz; eta
  • 80 kanpotar, guztira 16 herrialde ezberdinetatik (Alemania, Argentina, Bolivia, Kanada, Kuba, Txile, kolonbia, Ekuador, AEB, Frantzia, Mexiko, Panama, Peru, Suitza, Uruguay eta Venezuela).
Cosplay lehiaketa

Cosplay hitza ingelerako costume (mozorro) eta play (antzeztu) hitzen kontrakziotik dator. Lehiaketa honetan parte-hartzaileek literatura, zine, bideojoko eta abar luze bateko fikzio pertsonaien moduan jantzi eta hauek interpretatu ahal izango dute. Bi modalitate daude: lehiaketa, antzepen moduko bat eskatzen duena, eta pasarela, non jantziak eszenatoki gainean aurkeztu beharko diren.