Bilbon jaioa.
Debut profesionala Victor Ullateren Balletean egin zuen (1988-1996) 1988ko apirilaren 28an, errepertorio klasiko, neoklasiko eta garaikideekin lan eginez. Hauen artean, neurrira egindako sorkuntzak azpimarratu behar dira.
Bere nazioarteko ibilbidea hiru ardatzen inguruan gauzatu zen: Burdeoseko Operako Balleta, non ‘Danseur étoile’ kategoria izan zuen; Erromako Operako Balleta; eta errusiar eskola, non Ivan Izugarria lanean paper nagusia dantzatu zuen lehen dantzari ez-errusiarra izan zen.
Koreografoa eta eszena zuzendaria ballet eta operetan.
Uruguayko Sodre Ballet Nazionaleko arte zuzendaria, 2018-2020.
20 urte zituenetik irakatsi du.
2006 “Igor Yebra dantza eta koreografia eskola” sortu zuen Bilbon.
2008 “Amurrioko udal dantza eskola” sortu zuen.
2018 “Fama a bailar” eskolako zuzendari eta irakaslea.
Carlota Ferrerek zuzendutako Esto no es la casa de Bernarda Alba antzezlanean egin zuen debuta antzerki aktore bezala. El beso de la mujer araña lanean ere izan zen protagonista Eusebio Poncelarekin batera.
AITORPEN NABARMENAK
Ohorezko matrikula Madrilgo Errege Kontserbatorioan.
Dantzari gazteentzako sari nagusia Eurovision lehiaketan, Paris 1991.
Bigarren saria Maya Plisetskaya lehiaketan eta Ikusleen sari berezia San Petersburgon.
Urteko dantzari onenari “Danza & Danza” saria, 1996.
Léonide Massine saria, 2003.
Unescoren Nazioarteko Dantza Kontseiluko kidea, 2009.
Italiako Kultur Ministerioaren Gialino d`Oro saria, Erroma 2010.
Bilboko Hiriko Hiritar Ospetsu, 2010.
Montevideoko Hiritar Ospetsu, 2020.
Kultur-merituari Delmira Agustini domina, 2020.
Arte Eszenikoen Akademikoa, 2021.
Conservatorio de música Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa
Azaroak 10, 2024
17:30
Doan edukiera bete arte
Ohorezko Tartalo fantasiazkoa arteetan saria urtero “Tartalo. Fantasiazkoaren astea arteetan”-en antolakuntzak banatzen duen saria da. Hau beraien ibilbidean zehar fantasiazkoaren inguruan eta arkitekturari, eskulturari, pinturari, musikari, literaturari, arte eszenikoei (dantza, opera eta zirkua barne), zineari, komunikabide-arteei (irratia, telebista eta argazkigintza barne), komikiei, arte kontzeptualei edo arte teknologikoei (inteligentzia artifizialari eta bideojokei lotutako adierazpen berriak barne) lotuta esperientzia artistiko paregabeak sortu dituzten artistei zuzendua dago.
Sariaren helburua gizartea fantasiazkoaren eta arteen bitartez mundu berri bat sortzera bultzatu duten pertsona horien lana aitortzea da.
Horretarako, askotariko ikuspuntu, esperientzia eta ahotsen aitortza egiten dugu. Honetaz gain, fantasiazkoak gizartea bateratzeko elementu eraldatzaile moduan duen indarra defendatzen dugu, lan paregabeen bitartez mundu hobeago bat imajinatzen —eta, zergaitik ez, sortzen— lagunduz. Mundu guztiko artistak fantasiazkoaren bitartez identitate oro islatu eta aniztasuna bultzatzen duen arte mota bat sortzen jarraitzera animatzen ditugu. Fantasiazkoak arteetan bere lekua izan dezala balioesten dugu, enpatia eta eta elkar ulertzea sustatuz.
Saritutako artistak nazio zein nazioarte mailan aitortutako ibilbide profesional luze eta anitza izan behar du.
This site uses cookies. Find out more about cookies and how you can refuse them.
New membership are not allowed.