Donazioa

Amets batean nengoen, ez dago dudarik.

Suge-krokodilo erraldoi batek jan nahi nau. Txunditurik begiratzen dut, irentsi berri duen giza mokadua ez aurrera ez atzera geratzen zaion bitartean. Egiari zor, ez dut joan nahi, eta beldur nahiz metro gutxira dagoen Indi nire txakurtxoa erasoko ote duen.

Orduan agertu da aztia, antzerki bateko ekitaldi bat bailitzan nahiz eta nik oso egiazko bezala sentitu, nire indarra ez erabiltzeagatik errieta eginez eta hau bideratzeko eraztun edo eskumuturreko bat erabiltzera tentatuaz.

Entzungor egin eta banoa bertatik. Nire ondoan marra zuridun katu beltz bat doa korrika eta nahiz eta ez dudan arrazionalki ezagutzen, badakit Indiren arima partekatzen duela. Ezaguna egiten zaidan gizon bat ere bada nire ondoan, zeinak tramankuluetan ez sinestera estutzen nauen, benetazko magia norberak barruan daramala gogoraraziz. Hau dioen bitartean, katua desagertu egin dela ohartu eta, urduri, bere bila hasten gara.

Luzeegi egin zaidan instante baten ondoren, katua buruz gora aurkitu dugu, eta erraiak jateko prest dirudien tamainu ertaineko txakur batek muturra eta burua pausatu ditu bere sabel gainean. Berarekin zakur zuri iletsu bat dago. Izuturik, banoa korrika katua salbatzera. Animalia nire lagunaren gainetik zakarkeriaz baztertu ostean, baina, animalia gajoak ez duela nire katutxoa jan nahi ikusten dut, baizik eta honen magalak eskaintzen dion berotasunaz balio dela bere belarri elbarri eta odoleztatua arintzeko. Bere lagun iletsuaren sahiets zurian irekitako zauri batetaz ere ohartzen nahiz.

Ezagun zaidan gizonak zerbait egin dezadan estutzen nau eta bagoaz korrika inguruko albaitaritza klinika baterantz. Bertan animaliak utzi ditugu senda ditzaten eta gizonak esan didanez bere semeak hamar urtez aurreztutako diruarekin zenbait animaliri beharrezko tratamenduak ordaintzea lortu zuen.

Esnatu egin nahiz. Badakit badela ondo egiten ari ez nahizen zerbait, nire semeari eskuzabaltasuna irakatsi ez badiot eta, honen ordez, kromoak erosi besterik ez badugu egiten.

Denok ahal dugu aldatu.

Denko ahal dugu hobetu.

Ghandik esan zuen gizarte baten balioa animaliak tratatzen dituen moduan islatzen dela. Keinu txikiek mendiak mugitzen dituztela sinetsita gaude gu eta Apasos Vitoria-Gasteizeko animalien babeserako elkarteak albaitari eta tratamenduen gastuak ordaintzeko edozein laguntza eskertuko du, seguru.

Kutxabank Vital: ES83 2095 3160 16 1090421115
Santander: ES71 0049 4543 91 2310049471

Seguru lagunduko dugun izaki bakoitzak eskertuko dizula.

Mila esker zure donazioagatik.

(Testua eta irudiak: Raúl Montero Gilete; itzulpena: Jon Alkorta)