Zuzeneko rola

High School Olympo
High School Olympo

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea

Azaroak 10

17:30-20:30

Ongi etorri High School Olympo-ra! Aukeratu nor izan nahi duzun, Ameriketako 2000. hamarkadako eskola tipiko bateko estereotipo guztiak ditugu! Futbol taldeko kapitaina, animatzaileen taldeko erregina, Antzerki taldeko pop izarra, hamaiketakoa kentzen dioten frikia, izugarrizko kopeta-ilea duten emoak, … eta askoz gehiago!

Nolanahi ere, zuzeneko rol joko hau zure Peter Pan sindromea askatu eta nerabe izpiritu horri heltzeko lekua da. Badakizu, inteligentzia emozional negargarria izan, hormona zoratuak, … eta oraindik persona heldua ez zarenaren aitzakiarekin zuritzeko aukera izatea! Honetaz gain, Olimpoko jainko-jainkosak antzeztuko dituzu. Ares, Poseidon, Afrodita, Medusa, Atenea, Hefesto, Hermes, Apolo, Dionisio, Artemisa, Persefone, Hades eta Thanatos. Horrelako nahasketa leherkor batetik … ezer onik atera liteke?

Jardueraren iraupena: 3-4 ordu.

Partaide kopurua: 11 edo 12.

Adina: 18 urtez gorakoak.

Arsenic & Lies
Arsenic & Lies

Montehermoso

Azaroak 11

9:00 – 13:00

Ongi etorri ‘Murder Party’ honetara. 1920. hamarkadako festa dotore honetako gonbidatuen artean hiltzaile bat aurkitzen da. Salbatu ahal izango zara? Eta, garrantzitsuagoa dena, nor den jakingo duzu? Hau zuzeneko rola da: mozorrotu, parte hartu, improbisatu eta bat egin zure pertsonaiarekin.

Jardueraren iraupena: 3 ordu.

Partaide kopurua: 5-12.

Adina: 18 urtez gorakoak.

Valentia
Valentia. Nuevo despertar

Montehermoso

Azaroak 11

15:30-18:00

Ongi etorri Valentiara, magia eta aventura zirraragarrien lurraldera. Bertan bost klan indartsu bizi dira, non munduari forma emango dioten heroiak sortuko diren. Valentia: Egunsenti Berria abenturan, zibilizazio guztietako jendea Izotz Nazioaren Panteoira deitua izan da arazo larri bat konpotzeko: persona ugari ari da desagertzen arrazoirik gabe eta zerbait egiteko garaia da. Erdi aroko fantasian oinarritutako mundu batera bidaiatuko dugu eta, elkarlan eta imaginazioari esker, mundua salbatu eta gure istorioaren protagonista bilakatuko gara.

Jardueraren iraupena: 2,5 ordu.

Partaide kopurua: 20 gehienez.

Adina: 9-14 urte bitarte (moldagarria, gurasoak ere sar daitezke).

Arcane. La guardia fireflight

Montehermoso

Azaroak 11

22:00 – 00:30

Fireflightak zu bezalako partaide bila dabiltz beraiekin elkartu eta iraultza hasteko. Horregatik antolatu dute festa hau… beraien probak gainditu eta taldekide bat gehiago izateko gauza zaren jakiteko. Bitartean, festako ke, zurrumurru eta neon argien artean… zerbait gertatu da. Firelight-en pistak jarraitu eta zer gertatu den asmatzeko gai izango al zara? Piztu iraultzaren sua!

Jardueraren iraupena: 2,5 ordu.

Partaide kopurua: 50 gehienez.

Adina: 18 urtetik gorakoak.