Pasaporte fantastikoa

Barneratu zaitez fantasiak artean sortu duen munduan ikuspuntu ezberdin batetik. Arteak aurpegi asko izan ditzake: ongi enkuadernatutako liburu baten azala ukitzea, zeta azal biluziaren gainean, landutako pintxo baten zapore leherketa … Vitoria-Gasteizeko Merkataritza jantzi fantastiko eta misteriotsuekin apainduko da publikoari mota askotako erosketa eta kontsumizioak eskaintzeko asmoz. Horrela, Tartalo-n parte hartzen duten denda eta ostatuetan egindako erosketek zure “pasaporte fantastikoa” betetzen lagunduko zaituzte.

Ekitaldiari atxikitutako establezimenduetan banatuko dira pasaporteak eta azaroaren 11n, larunbata, Dendaraba Merkatal Zentroan askotariko sarien banaketa egingo dugu, prestatzen ari garen beste sorpresa askorekin batera.